San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako lokal eta kaleetan gauzatzen diren jarduera sozial eta kulturalez betetako iluntze-gaua. Sarean​ elkarteak antolatzen duen ekitaldi nagusia, zeinean era guztietako kolektibo eta pertsonek parte hartzen duten, euren jarduera sortuz nahiz jarduerez gozatuz.

Gau Irekiak San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako jarduera soziokulturala ikustarazten du, kultura sormenean herritarren parte-hartzea sustatuz.

Sarean elkartearen baloreekin bat datoz ekimenaren helburuak:​

Tokiko eragileen eta artisten lana bultzatu

Auzoetako bizitza kulturalean auzokideen parte-hartzea akuilatu

Euskara ondare gisa txertatuz izaera eta kulturak ikustarazi

Artista eta eragile anitzen arteko harremana eta lankidetza erreztu

Belaunaldien arteko pertsonen eta kulturen topaketa sustatu

Gure ingurunea ezagutu eta zaintzearen beharraz hausnartu

AURTENGO

EDIZIOA

AURREKO

EDIZIOAK

GAU IREKIAREN HISTORIA

\

2012

Sarean lokala urte batzuk itxita pasa arren elkartearen ispirituak bizirik dirau. San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan eginkizun artistiko eta kultural garrantzitsu bat gauzatzeaz pentsatzen hasten gara, hiritarren parte hartzera eta agerian ez zegoen energia erakustera bideratua.

Deialdi irekia, auzoetako gune ugari, tokiko artistak parte hartzen eta jarduerak kalean. Lehen edizio horrek etorkizunean izango zenaren oinarriak ezarri zituen, ideia hutsa errealitate bihurtuz.

60 jarduera 40 gunetan.

\

2013

Oraindik urteak beharko dira lokala zabaltea lortzeko baina Sarean elkartearen asanbladak lanean segitzen du.

Gau Irekiaren bigarren edizioak kulturaldia sendotzen du. Bilboko auzoetan ere “urte bukaeran Sanfran aldean egiten den jaialdi” batez hizketan entzuten hasten da. Gainontzeko auzoetatik hurbiltzen hasten dira bisitariak.

Ekimenaren ezagutzak gora egin eta komunikabideek Gau Irekia zabalago jaso zuten.. Edizio honetan izandako ekitaldiak zehatzago jaso ziren bideo laburbildu batean, eta amaiera ikusgarria eman zioten su artifizialek

70 ekitaldi 40 espazioetan gutxi gorabehera.

\

2014

Elkartearen lokal berria zabaltzeko hurbil zegoen eta horretan gogor lan egin zuen. Lokala izan ezean Gau Irekiaren ekitaldiek sakabanatuta izaten jarraitu zuten aurreko urteetako esperientziak eta ezagutza kontuan hartuta.

Auzoko elkarte eta artista gehiagok ekimenarekin bat egin zuten, Gau irekia ezagunagoa egin zen neurrian. Egutegian azpimarratutako hitzordua izan zuten.

Deialdia modu digitalean lehen aldiz zabaldu zen.

70 ekitaldi 45 espazioetan gutxi gorabehera.

\

2015

Auzolanean uzta ederra jaso genuen: Sarean elkarteak ateak berriz zabaldu zituen Mariaren Bihotza Enparantzan. Edizio honetan lokal propio izatea nabari zen, aro berriari hasiera eman genion.
Espazio berria gune indartsu izaten lortu genuen eta bertan izan zen urte horretako amaiera-ekitaldia.

Gau irekia prestatzeko ihardunaldiak ekimena zabaldu eta lokala ezagutarazteko balio izan zuen.

Hiru auzoetako hiru plaza nagusiak ekimenaren gune bilakatu ziren.

90 ekitaldi 45 espaziotan

\

2016

Aurreko urteko arrakastari esker, ekimenaren egitura trinkotu egin zen.

Ekitaldi ugari eta anitzen ondorioz, milaka lagun hurbildu zen auzoetara Gau irekiaz gozatzera. Hiru auzoez haratago ohiartzuna izan zuen.

Mariaren bihotza plazan goiz-goizetik gaueko ordu txikietara jendetza izugarria jaso zuen, ekitaldiz beteriko gune bihurtu zen: adin guztietarako ekitaldiak, preformanceak eta kontzertuak auzoko zein bisitarien gozamenerako.

100 ekitaldi 50 espaziotan gutxi gorabehera.

\

2017

Aurreko edizioan ekitaldi-kopuruaren muga jo genuen… Kalitatea kopuruari gailendu behar, horixe zen erronka. Gau Irekia hiletan luzatuko zuten ekitaldiak antolatzeari ekin genion.

Prozesuak izeneko jardunekin hasi ginen: bi artista edo gehiagok eta euren espazio edo kolektiboek elkarrekin lanean hil luzeetan jarduten zuten Gau irekian euren lana plazaratzeko.

Datuei erreparatuz, Gau irekiak hasierako ildoei eusten diela argi geratu zen: ekimenean partehartu zuten artisten %65a emakumezkoak izan ziren eta %60ek gure auzoetan bizi edota lan egiten zuten.

105 ekitaldi 50 espazoietan gutxi gorabehera.

NEWSLETTER

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies