Burdinaren Memoria

11:00

Goizalde Kultur Elkartea · Bilbo Zaharra Plaza

Ver en mapa

ACTIVIDAD

Bilbo Zaharra memoria taldeak Gau irekian parte hartzeko erabakia hartu du honako helburuak lortzeko:

Taldearen berri ematea

Bilbo Zaharrak erabateko eraldaketa urbanistikoa jasan badu ere, oraindik orain, badu ondare historiko fisiko zein immaterial handia, Bilboko historiografia ofizialak isilean mantendu duena Zazpi Kale mediebaletatik Abandoko zabalgune burgesera murriztuz hiriaren garapena.

Auzo historiko honekin lotutako historia atal ezberdinak ikertu eta ezagutarazteko asmoz sortu dugu Bilbo Zaharra Memoria Taldea. Hori lortzeko hitzaldiak eta sare sozialak baliatu ditugu, besteak beste, baina batez ere bisita gidatuak izan dira tresnarik eraginkorrena.

Bisita hauetan zubia, kaiak, portua, Seaska-etxea, Sorospen-etxea, BilbaoArte, San Luis meategiko labea eta galeria dira bertako historia ezagutarazteko geldiuneak.

Bi hilerik behin egin izan ditugu bisita hauek azken bi urteotan. Halere, taldea bera eremu zabalagotan ezagutarazteko beharra ikusten dugu, eta Gau irekia aukera polita eskaintzen du horretarako.

Meategiak eta eurek auzoaren garapenean izan duten eragina ezagutaraztea.

Gezurra lirudikeen arren, mende luze batez jardunean egonda ere, Bilboko hazkunde ekonomikoaren oinarria izanda ere, Ollargan, Miraflores, San Adrian, Larraskitu, Errekalde, Zabala eta Bilbo Zaharra lotzen dituen lur eremu zabal osoa okupatu arren, erabat ezezaguna da Bilboko meategien historia.

Bilbo Zaharra Memoria Taldeak gabezia horretaz arduratuta hutsunea zelanbait betetzeko lanean jarri da, eta hasteko “ Burdinaren memoria” dokumentala ekoiztu du Gau Irekiko edizio honetarako. ​

Martzana kaian dagoen galeriaren egoera salatzea

Taldekide batzuk 2007an orduko errehabilitazio planen ardura zeraman Javier Rojoren bidez egin genuen lehen saiakera Bilboko Udalak galeria hau bisitagai bihur zezan. Geroztik tokia ezagutarazi dugu berak utzitako giltzari esker.

Denbora tarte honetan, Bilbo Zaharra Memoria Taldeak, bere ahalen baitan, hobekuntzak egiten joan da: labain ez egiteko 20 metroko metalezko pasabidea jarri dugu eta lurperatuta dagoen errailetako metro bat ikusgai azalarazi dugu, atean galeriaren tamaina eta kokapena zaltzen duen panela jarri dugu…

Eta segurtasunaz arduratuta ere arkitekto baten ikusketa eskatu genuen. Honek ate ondoko habe metalikoa aski ugertuta ikusita azterketa sakonagoa gomendatu zuen. Javier Rojorengana jo genuen orduan honen berri emateko, betiere galeria bisitagai mantentzeko egin beharrekoa berarekin bilatzeko asmoz. Gauzak, baina, ez dira hortik joan, eta Rojok, gaurko “Auzokizuna” planeko arduradunak egindako gestioen ondorioz galeriara sartzerik ez dugu orain, zerraila aldatu eta sarbidea “murriztu” egin delako. Are gehiago, Surbisa tartean sartuta, Martzana kaleko 2.eko komunitateri egozten dio habe horrek sor dezakeen kaltea saihesteko lanak egitearen ardura.

Gauzak honela egotea instituzioen utzikeriaren ondorio direla salatu nahi dugu Gau Irekia probetxatuz, eta baita indarrak batu, sinadurak bilduz, galeria lehenbailehen zabaldu ahal izateko.

Hiru helburu hauek lortzeko Goizalden elkartuko gara Memoria Taldean sortu dugun dokumental berria proiektatzeko, ordu erdiro, txalapartariek tobera joten duten bitartean.

ESPAZIOA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies