Oier Etxeberria

22:00h

San Frantzisko, 11

Ver en mapa

DESCRIPCIÓN DE LA ACTIVIDAD

Gau Irekian , Oier Etxeberria artista eta musikariak argitaratu berri duen lan bat aurkeztuko dugu, bere gitarraren laguntzarekin. Locuela, David Azurza, Xabier Erkizia eta Niño de Elcherekin elkarlanean egindako diskoa. Hontatik abiatuz berriki egindako hainbat bertsio joko ditu.

2013ko uztailean, hainbat grabaketa eta ahozko ariketa egin zituzten Tolosako Bonberenean zein herri bereko Karmeldarren komentuko kaperan, Etxeberriak 2012-2013 urteen artean idatzitako ohar eta partitura batzuetatik abiatuta, eta iazko abenduan kaleratu zuten diskoa.

Etxeberria jesuitekin zerikusia duen lan bat garatzen ari da, eta horren parte da Locuela diskoa. «San Inazioren egunerokoan agertzen zen hitz bat da Locuela. Ahots batzuk entzuten zituen hark, baina ez zuen ulertzen ahots horiek esaten ziotena. Horri deitzen zion berak Locuela».

ARTISTA O COLECTIVO

ESPACIO

Artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik gabeko espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz.

Egun OKELA kudeatzen duten artistak Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Sahatsa Jauregi dira, ibilbide honetan bidelagun ditugun artista konplizeak, kolaboratzaileak eta Okelatarrekin batera.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies