Bihotz Salataria

19:00h

Mariaren Bihotza Plaza, 4

Ver en mapa

DESCRIPCIÓN DE LA ACTIVIDAD

Edgar Allan Poeren ipuinean oinarritutako antzerkia.

Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena….babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatu.

Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako.

Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean.

Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtu arte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe.

ARTISTA O COLECTIVO

Atx Teatroa Iñaki Ziarrustak sortu eban 2010an, Euskal Herriko beste konpainiatan urte luzeetan ibili ostean.

Gure ikuskizunei jagokenez, hauexek dira Atx Teatroaren zutaberik nagusienak:

Distopia
Antiestetikea
Euskal Herriko tradizino eta antropologian ikertzea

Baina Atx Teatroa antzerki konpainia baino gehiago da. Kale- zein areto-ikuskizunak sortzeaz gain, bestelako zerbitzuak be eskaintzen deutseguz beste konpainiei:

Aholkularitza Tekniko-artistikoa
Eszenografia eta attrezzo tailerra
Ikastaro monografiko trinkoak

ESPACIO

Un espacio de encuentro vecinal abierto a todo tipo de expresiones culturales y gestionado por la asociación cultural Espacio Plaza, ubicado en el barrio de San Francisco en Bilbao.

Entre otras muchas actividades Sarean coordina el evento Gau Irekia en los barrios de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala.