Light Of the Path

18:30h

San Frantzisko, 14

Ver en mapa

EKINTZAREN AZALPENA

“Light Of the Path” lau martiri afrikarren istorioa da. Aurkezpen saio honetan, lau jertsek osatuko dute erakusketa eta erabilitako diseinuan eta muntatze teknikan antzeman ahal izango da lau martirien istorioaren irudikapena. “Light Of the Path” izenaren bidez martiri hauek hainbat pertsonen bideak argiztatu izanaren errealittaea azaleratu nahi da.

ARTISTA EDO KOLEKTIBOA

Blessing My Soul (Blanchard Moussayou Sambou)

Nire izena Blanchard Moussayou Samboy da, industria patroien fabrikazio teknikaria naiz. Blessing My Soul nire artelanen sinadura da. Angolan jaio nintzen orain dela 32 urte, baina Bilbon bizi naiz 8 urte nituenetik. Ikasketak amaitzerakoan, hezkuntza pertsonala ehungintza sorkuntzaren esparruan jarraitzea erabaki nuen, erronka eta ikerketa bide berriak bilatuz. Prozesu honetan, beste pertsona batzuentzako interesgarriak izan zitezkeen piezak gauzatu nituela iruditu zitzaidan, ehungintzaren perspektiba anitzak ezagutarazte aldera.

Komunikatzeko eta transmititzeko modu ezberdinak ditugu, adierazteko hizkuntza ezberdinak: musika, zinema, pintura, eta nire kasuan, ehungintza. Jantzien lanketan dihardut nik, eta honen bidez, prozesuetan sortzen ditudan ehungintza piezen bidez, nire ideiak helarazten ditut. Hasiera batean nire adimenean soilik aurkitzen den ideia kanpora ateratzea, gorpuztea eta ukigarri bihurtzea harrigarria da niretzat. Harridura honek izendatu zuen nire lehenengo erakusketa, “Tangible Thought”.

Nire adimena askatzera eta zoriontasunera naramaten arte forma ezberdinak eskertzen ditut. Izan ere, komunikazioak berebiziko garrantzia du, geure burua adieraztea eta besteek adierazi nahi dugun hori uler dezatela ezinbestekoa da. Eboluzioa hau da.

ESPACIO