Hipólito. Fedraren berrikuste garaikidea

20:00h

San Frantzisko, 14

Ver en mapa

EKINTZAREN AZALPENA

Fedrak bere lagunak, publikoa, etxean hartu ditu. Pieza hau biltze intimo baten markoan jazoko da.
Proposamena publikoarekin erabateko intimitate eta gertutasun espazioa sortzea da, egitate eszenikoaren inguruan begirada begiak irekitzea. Fedrak aurrean dituenari bere eztabaida erakutsi, elkarbanatu eta botatzen dio. Hipolitoren heriotzak hasiera ematen dio akzioari, bere amaordekoak gogoratua. Bere semeordekoaren begirada bilatzen jarraitzen duen bitartean azaleratzen dira obsesioa, damua, errudun sentimendua, xalotasuna, lotsa eta desira.

ARTISTA EDO KOLEKTIBOA

Bea Insa, aktorea
Antonio Morcillo, zuzendaria

Bea Insa eta Antonio Morcillo proiektu honetan batu dira Fedrak gaur egungo gizartean eduki dezakeen garrantzia aldarrikatzeko. Bea Insa aktorea eta sortzailea da, ikuskizun profesional ugari aurrera eraman ditu, baita hauekin bidaiatu ere: Espainian, Frantzian, Holandan, Alemanian, Polonian, Argentinan, Mexikon, etab. “Hipolito”-rekin irabazi zuen CENIT interpretazio saria.

Antonio Morcillo zuzendaria eta antzerkigilea da. “Bangkok”-ekin SGAE saria irabazi zuen 2013an eta haibat obra eszenaratu ditu hiri ugaritan: “Esperimentos con ratas”, “Despedida II”, “Cavallitus”, etab.

ESPAZIOA