¡Gualaparty!

Ezinbestekoa trukerako objektu bat ekartzea.

19:00h

Gorte, 29-31 3ºA

Ver en mapa

EKINTZAREN AZALPENA

¡Apaga tu móvil y ven a intercambiar productos en vivo y en directo a través de nuestra aplicación!

Amata ezazu sakelekoa eta etor zaitez gure aplikazioaren bidez produktuak aurrez aurre elkartrukatzera!

GUALAPARTY aurrez aurreko lehenengo APPa da.

Zure amamaren turbantea ez duzula aspaldidanik janzten? Txikitan oparitutako Supernenasen pelutxea ez dakizula non ipini? Kolktelerak ez duela behar bezala irabiatzen? Ekar itzazu etxean gordetzen dituzun alferrikako objektu guztiak eta trukatu itzazu GUALAPARTYn!

Honez gain, gure aplikazioak elkar ezagutzeko eta elkarrekin dibertitzeko behar duzun musikarik hoberena dakar gainera, ez duzu telefonoa piztu ere egin beharko!

Etor zaitez, eta trukatu!

ARTISTA EDO KOLKTIBOA

Dj Mimoloco y Menudas Marchantes

DJ Mimoloco

DJ Mimoloco Bilboko elektronika munduko artista ezaguna da, urteak daramatza bizkaiko gauetan musika jartzen. Gaur egun, Mazmorra taldearen kide da gainera, proiektu arrakastatsua, panorama nazionalean hedatzen dabilena.

Menudas Marchantes

Menudas Marchantes Bilbaoeszenan jaio zen, Bilboko Udalak antolatutako lantegi eszenikoetan. Zenbait antzerki konpainiatan parte hartu eta gero, haien proiektu berria aurrera eramatea erabaki zuten. Bertan, antzerkia, musika eta inprobizazioa nahasten dira.

 

ESPAZIOA

Huracan 29

Mota desberdinetako ekimen artistiko eta kulturalei aldi bateko edo era iraunkorrean babesa ematea helburu nagusitzat duen espazioa da.