Ceremonia feminista

20:00h

Mariaren Bihotza Plaza

Ver en mapa

EKINTZAREN AZALPENA

MISA PURIMPURA
Ekintza meza katoliko tradizionalak iradokitako zeremonia feminista bat izango da. Aipatutako erritua emakumeon ikuspegi batetik berrinterpretatuko dugu, emakumeak artista/sortzaile gisa ahalduntzearen perspektibarekin. Modu honetan, emakumeak kristau erlijioan daramatzan errua eta menpekotasunaren zamarekin apurtzea da helburua.
Argi eta soinuez sortutako giroan murgilduko zaituztegu, mapping eta musika-tresna esperimentalak bezalako tresnen bidez soinu-espazio interaktibo bat marraztuko dugu, publikoa, ekintza eta gure arteko elkarrizketa bat sortuz.

ARTISTA EDO KOLEKTIBOA

Andrea López, Laura MM y Sara Gimeno

Ekintza honetarako bildutako hiru artistek osatutako taldea. Gure lanetan komunean ditugun hariak diziplina aniztasuna eta konpromesu politikoa eta ideologikoa dira.
Espazio diskurtsibo batean aurkitu garen emakumeak gara, erru eza, askatasuna, gure gorputza eta honen inguruan erabakitzeko eskubideari buruz hitz egiteko batuta. Prozesuan zehar elkar lagundu gara Gau Irekiak emandako espazioa konpartitzeko, ekitaldi berri hau sortuz errepresentaturik sentitzen diren guztientzat eta horrela, denon artean, kontakizun desberdin bat sortu.
Aldarrikapen kolektibo honetan parte hartzeko eta gozatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

ESPAZIOA

San Frantziskoren komentuaren aztarnategia