Luzatu Gau Irekia elkarlanean oinarritutako proiektu kulturalen garapenerako programa da. 

Deialdi irekian, elkarrekin tokiko agente ezberdinen artean (artistak, auzokideak, erakundeak) prozesu sortzailea planteatzen duten 3 proiektu hautatuko dira. Proiektu hauek Gau Irekia baino hiru hilabete lehenago garatuak dira, euren emaitzak erakusteko jaialdiaren egunean.

Luzatu Gau Irekiaren eragina denboran zehar zabaltzeko eta harremanak, afektuak zein jarduerak eraldatzeko gaitasunean sakontzeko erronka da.

2019

Aurtengo Gau Irekirako LUZATU Gau Irekia proposatuko dugu behin ere, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan elkarlaneko kultur proiektuak garatzeko deialdi irekia.

San Frantzisko, Bilbo Zaharra edo Zabala auzoetan garatu beharko dira, Gau Irekiaren egunaren aurreko hilabeteetan, hau da, iraila eta abendua bitartean, eta lanaren emaitza edo adierazgarria Gau Irekiaren egunean bertan erakutsi beharko da (abenduaren 14ean).

Deialdia ekainaren 19aren eta uztailaren 14aren bitartean egongo da zabalik.

2018

ANTITOUR

Olatz Gorrotxategi
Teresa Villaverde
Marta Álvarez

HUERTO AZOTEA 34

Koop SF 34
CEAR
Harrobia
San Franeko Hiri Ortua 

VAMOS A HACER UNA PELI

Ane Rodriguez
Maider Aldasoro
Asociación Nevipen