SAN FRANTZISKO ZINEKLUB

San Frantzisko Zineklub zinema ekoizpenerako auzo gune komunitarioa izango da, pertsona migratuen ahotsa eta begiradak azaleratuko dituena. Urritik abendura bitartean, taldean lan egingo da, elkarrekin egindako ideien emaitza den film bat irudikatu eta ekoizteko. Helburua ahots askorekin osatutako filma eraikitzea da, errealismoa, zientzia fikzioa, ametsak, mitoak eta jakintzak barne hartzen dituena, partaideen esperientzien eta begiraden aniztasunaren bidez.
Uste dugu benetako kultura tokiko egunerokotasunetik, auzo-saretzetik eta baliabide afektiboetatik sortzen dela.

Partehartzaileak: Zakaria Cheggour, Federico Paladino, Pasmi Iparraguirre Rivera, Colectivo Sala de Experimentación y Proyección Audiovisual Comunitaria (Mabel Medina, Victoria Rodriguez, Jesenia Hernandez).

Garapena

“San Frantzisko Zineklub zinema sorkuntza eta ekoizpenerako espazioa izango da, auzo testuinguru komunitarioaren baitan. Proposamena ikusentzunezko kolektibo migratzailea sustatzea da, anitza eta razializatua, helburu nagusia espazio instersekzional honetan istorio berriak kontatzea eta narratiba propoioak topatzea izango duena. Gau Irekiaren baitan iraila eta abendua bitartean garatuko den proiektua kolektiboaren eta lan espazioaren sorkuntza izango da. Komunean jarritako ideien ondorio izango den manifestu sozial eta artistikoaren zabalkundeak pelikula baten forma izango du; pelikula sortu eta prozesu osoa dokumentatu egingo da. Gau Irekiaren egunean kolektiboak sortutako eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako bizilagunen partehartzea izango duen pelikula proiektatuko da pantaila handi baten.

Prozesua bideoan dokumentatuko da eta ikusentzunezko emaitza ideia guztien errepresentazio korala izango da. Genero guztiekiko disruptiboa den pelikula sortzea da helburua, errealismoa, ametsak, zietzia fikzioa, animazioa eta abar jasoko ditu, begiraden aniztasunetik eta esperientzien heterogeneitatetik kontatuta. Proposamenak Txarraska Gaztetxeko Ikusentzunezko Esperimentazio eta Proiekzio komunitarioko gelako kide migrante eta razializatuen laguntza jasoko du.

Proposamenak ikusentzunezko errekurtsoen logika hegemonikoa irauli nahi du, kasu gehienetan kanpo ekimenetatik sortu eta expropiazio asmoetatik jaiotzen diren heinean. Errekurtso tekniko eta teknologikoen ekarpena taldeak egingo du, eta garatuko diren proposamenak asanblada sistemaren bitartez erkidetuko dira. Benetako kultura tokiko egunerokotasunetik sortzen dela uste dugu, auzo sareetatik eta gertuko baliabideetatik. SFZK eduki amateur originalen sormena sustatuko du auzo espazioetan partekatuko den programazio propioa eraikiz.

Helburua espazio jasangarria, behin betikoa eta inklusiboa sortzea da. Auzo ekoiztetxe komunitarioa sortzea problematiken zabalkuntzarako tresna interesarria izan daitekeela uste dugu, baina baita komunikazio bisualeko testuinguru batean murgiltzeko tresna ere. Gainera, erlazio berrien eta esperientzia partehartzaile berrien sorrerarako baliatuko da proiektua, auzokideak fikzioen parte eginez eta tokiko komertzioen edukiak proiektuan integratzen (auzo ekintzailetzari ekarpena egiteko). Olgetarako testuinguru amateur hau identitateen eta eguneroko esperientzien transmisiorako espazio potentea izango dela uste dugu, tokiko sare kulturalari ahotsa eta irudia emateko espazioa.”

 

Gau Irekia

Gau Irekiaren egunean “La Vida Cola-Cao” pelikula proiektatu zen, San Frantzisko Zineklubeko lan taldeak urriko, azaroko eta abenduko zapatuetan antolatu zituzten saio kreatiboetan eraikitakoa. Poiekzioa Maria Bihotza plazan, kalean, izateko planteatu zen hasiera batean, hala ere, eguraldi kaxkarra zela eta San Frantziskoko udal zentruko areto nagusian antolatu zen. Aurkezpenean parte hartu zuten kolektiboaren parte izandako eta pelikularen sorreran parte hartutako pertsona guztiek.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies