
2021
Aurten Gau Irekiaren X. edizioa ospatuko dugu Auzo Garaietan!
Ospakizun hau aprobetxatu nahi dugu atzera begiratzeko eta elkarrekin gogoratzeko, ahotsak, esperientziak, inpresioak, pasadizoak, iritziak eta abar bilduz, iraungo duen zerbait sortzeko.
Horretarako, muntaia eta edizioa landuko duen Alberto de la Hozekin elkarlanean arituko gara, eta soinu-bidaia bati ekingo diogu hamar edizioetan zehar Gau Irekiaren unibertsoa osatu duten hainbat espazio, pertsona eta esperientzietan barrena.
10 minutuko 10 pilula, non historiaz, kulturaz eta aldarrikapenaz, jaiaz, partaidetzaz edo elkarlanaz hitz egingo dugun. 10 pilula sortuko ditugu elkarrekin, auzokoen, lagunen eta artisten artean, eragile sozial eta kulturalen artean, Gau Irekia ulertzeko eta bizitzeko modu anitzen berri emango duen kontakizun koral bat sortuz.
Astero pildora berri bat, hementxe entzungai izango dituzue!
2020
2019

ANDREA CURRUSCU
Berarentzat, ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko gaua da Gau Irekia. Eta horixe jakinarazi nahi izan du Sareanen storieetan, Gau Irekia osatzen duten 100 jarduerak berrantolatzea, gau horretan denok auzora hurbil gaitezen amu gisa erabiliz. Eta jarduera guztien artean aukeratzeko beldurra kentzen saiatzea, ibilbide zoroen bidez: goizeko ibilbidea, ausazko ibilbideak, telekupoiaren ibilbidea…
2018

RICARDO AMASTÉ – ANDREA MOMOITIO – JON ARRETXE
Hiru lagun, aliatu eta auzokideek Gau Irekia kontatzen dute testutxo baten bidez. Egunean bertan bizitakoa idazkeraren bitartez konpartitzean jaialdiari beste ibilbidea ematea bilatzen da. Testu hauek proiektuarentzat funtzeskoak diren hiru elementu jorratzen dituzte: kulturartekotasuna, feminisimoak eta parte-hartzea kulturan.