Gau Irekiak, Auzo Garaietako kultur jaialdi partehartzaileak abenduaren 17an ospatuko du 11. edizioa.

Hamargarren urteurrenaren ondoren, indarberrituta itzuliko gara, Gau Irekiaren edizio berri hau elkarrekin eraikitzeko: gure auzoen aberastasuna aldarrikapenari eta ospakizunari eskainitako jaialdian.

Aurtengoa, beste behin ere, Gau Irekia txikiagoa eta gertukoagoa izango da, eta inguruko eragile sozial eta kulturalen arteko kolaborazioan jarriko du fokua.

Eragile kultural edo sozial gisa jarduera bat proposatu nahi baduzu, edo zure espazioaren erabilera eskainiz parte hartu nahi baduzu, urriaren 28ra arte bidal dezakezu zure proposamena.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan gauirekia@sarean.info helbidean, 946 558 384 / 747 474 338 telefonoan edo Mariaren Bihotza Plazako bulegoan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies