Gau Irekiak, Auzo Garaietako kultur jaialdi partehartzaileak abenduaren 11an ospatuko du 10. edizioa.

10. edizio hau urtetik urtera Gau Irekiaren eraikuntza kolektiboaren parte izan diren hainbat pertsonen ekarpena aitortzeko momentua izan dadila nahi dugu, gure auzoen aberastasunaren aldarrikapenari eta ospakizunari eskainitako jaialdian.

Urte honetan baldintzapen testuinguruari egokitutako edizioa ospatuko dugu, behin ere. Gau Irekia txikiagoa eta gertukoagoa izango da, eta inguruko eragile sozial eta kulturalen arteko kolaborazioan jarriko du fokua.

Eragile kultural edo sozial gisa jarduera bat proposatu nahi baduzu, edo zure espazioaren erabilera eskainiz parte hartu nahi baduzu, urriaren 15era arte bidal dezakezu zure proposamena.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan gauirekia@sarean.info helbidean, 946558384 telefonoan edo Mariaren Bihotza Plazako bulegoan.

NEWSLETTER

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies