DEIALDIA

2020

Beste behin ere, Gau Irekiak lankidetzaren, aldarrikapenaren eta adierazpen artistiko eta kulturalaren eguna ospatuko du Bilboko Auzo Garaietan, abenduaren 12an.

Aurtengo Gau Irekia txikiagoa izango da, hurbilagoa, eta gaur egungo salbuespen-egoeretara egokituta garatuko da. Hau dela eta, bizilagunek eta auzoko eragileek edo espazioek proposatutako jardueretan arreta berezia jarriko da, eta, bereziki, parte-hartzaileen arteko lankidetzatik abiatzen diren ekimenetan.

Proposamen bat bidali nahi baduzu, edo zure espazioa jarduera bat egiteko eskaini nahi baduzu, oinarrietan daukazu behar duzun informazio guztia.

Deialdia urriaren 15era arte egongo da zabalik.

Zalantzarik izanez gero, idatzi gauirekia@sarean.info helbidera, deitu telefonoz 946558384 telefonora edo hurbildu Sareanen bulegora, Mariaren Bihotza Plazan.

NEWSLETTER

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies