La nave

La Nave sorkuntza kolektiboko proiektua da, non performancea, eszenografia, mozorroen diseinua eta testuinguruaren eraikuntza-deseraikitzea bateratzen diren bere kokalekua bezain handia den ontzia sortzeko. Hain izango da handia, aireratzea ere ezinezkoa izango zaiola; hala, denbora tarte mugatuan existituko den mundua irudikatzea eta bertan irautea izango da erronka. Elkarrekin eraikiko dugu, espazioak, haien itxura eta erabilera nola partekatu erabakiko dugu; bizitzeko bestelako moduak probatzeko ontzi bat eraikiko dugu.

La Nave proposamen esperimentala da, non artelanak performatibitatearen, deformazioaren, distortsioaren, leherketaren eta gainezka egitearen nozioen inguruan jarduten duen. La Nave-k froga-espazio gisa funtzionatuko du, plastikotasunarekin, gorputzen mutazio ahalmenarekin, espazioarekin eta mugimenduarekin, esperimentatuko dugu, eta ezaguna edo ohikoa zaiguna zalantzan jarrikodugu.

Mezu hau Lur planetaren Gizaki zuzenduta dago, zu bezalako besteekin komunikatu:

Zuen planetan 3 hilabete, 10 egun eta 900 minututan zehar izandako inbasio sekretuari buruzko informazioa uzten dugu.

Tchu-Tche planetatik gatoz, lurretik urrun dagoena.

Oinordekoak bezala identifikatzen dugu gure burua. Gutako bakoitzak zenbaki bat da: Oinordeko 2847, Oinordeko 4, Oinordeko 394…

Lur planetara gatoz Saturno bidera egiten ari garen bidai luze honetatik deskantsatu ahal izateko. Bidai honetan Unibertsoan dauden beste 51 planetak bisitatu egin ditugu.

Saturnora joateko daukagun arrazoia ezin dugu esan.

Gure inbasio gailua San Frantzisko Nº11 kalean kokatu dugu, Bilbo izeneko hiri batean. Base hau espazio ilun eta ezkutu, eta material ikusezin arin, distiratsu eta argitsuekin eraiki dugu. Inbasio gailu honi La Nave deitu diogu.

La Nave suntsitu egingo da Lurra uzten dugun momentu berean, gure bidaia jarraitzeko.

Gure azala urrezkoa da. Gure gorputza azal honen azpian ezkutatzen da. Gizakiek daukaten azalarekin konparatuz oso desberdina da: barrutik kanpora ikusarazi dezakegu, baina bilatzen gaituenarentzat ikusezinak gara.

Gure azala uzteko aukera daukagu eta gure antzekoenaren azalaren barruan sartzeko aukera daukagu, gorputz bakar batean batuz. Batze hori bie eta hamabi Oinordekoen artean gerta daiteke. Horrela, izaki handiago eta indartsuago batzuetan bilakatzen gara. Baina ez dugu indartsuago egiteko ideiarekin bakarrik egiten, baita ere agurtu eta elkarrekin denbora pasatu nahi dugunean ere.

Komunikatzeko bi modu desberdin sortu ditugu: zeinu-mintzaira espezifiko bat desirak komunikatzeko; eta Oinordeek asmatu duten instrumento tubular baten bidez soilik entzuten diren soinu batzuk. Instrumentu hau soinu txikienak entzutera ahaltzen gaitu, hurbil daudenak eta mundo desberdin eta urrunetan daudenak. Horrela, Tchu-Tchen dauden Oinordekoekin komunikatu gaitezke.

Tchu-The planetaren kolore anitzeko substantziaz eta insektuez elikatzen gara.

Gure gorputzak sortzen duen soinu espezifikoaren erritmora mugitzen gara. Horri esker mugimendua hasteko behar dugun energia lortzen dugu. Soinu honek gurekin datorren melodia konplexu bat sortzen du. Baina gizakiek ez daukate balioesteko aukerarik. Gizakien belarriarentzat, oso gutxi garatuta dagoena, soinu hau haien hiztegian dagoen E hizkiaren errepikapena bezala itzultzen da. (adb: E! E! E! E! E! etab.)

Gizakien aldera daukagun ezberdintasun handienetako bat bada, nahiz eta garapen aurreratua izan, galaxiarteko bidaiak egitera ahalbidetzen gaituena, ezin ditugu bisitatzen ditugun planetak ukitu. Horregatik ez dugu inoiz planeta baten lurzorua ukitu. Bere gainean ibili eta mugitzen gara, baina beti 928374ko lideril distantzia batera, zentimetro bat bezalakoa dena.

Hau guztia esan eta gero, agur esaten dizuegu. Gure parte bat lurrean geratuko da, historiarentzat, teoriak sortuko dituzte, vaina gizakiek ez dute inoiz ulertuko.

Agur, Tchu-Tche-ko Oinordeak.

NEWSLETTER

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies