Foto erakusketa eta afrikar dastaketa

20:00h

Gorte, 4

Ver en mapa

EKINTZAREN AZALPENA

Bi urteko lanaren emaitza da Mari Makeda, ehun afrikarrez osaturiko arropa denda. Bertan, bi emakume afrikarrek egiten dute lan: formakuntza arrakastatsuaren ostean eta lan esperientzia honen bidez eman dituzte haien lehenego pausoak lan merkatuan.

Denbora luze honetan zear, Mari Makedak etapa ezberdin ugari izan ditu, proiektuarentzat erabakigarriak izan diren bizipenak ere. Hainbat emakumek jaso dute formakuntza, eta, honez gain, 2017an, langileek Senegalera lan bidaia antolatu zuten, bertako ehungintza sektorea ezagutu eta kultura eta estetika afrikarra ezagutzeko.
Gure aburuz, argazkigintza erakusketa prozesu luze honen erakusgarri paregabea izango da, proiektuaren eboluzioa eta zentzua behar bezala adieraziko duena.

Momentua baliatuz, gainera, jateko eta edateko afrikarrak eskaini nahi ditugu, San Frantzisko auzoko dendetatik ekarriak. Ekimen hau gure helburuen egikaritzea da: komunitate lanaren sustapena eta kolaborazio sareen sortzea.

ARTISTA EDO KOLEKTIBOA

Mari Makeda Askabide Elkarteak bultzaturiko proiektua da, eta bere xede nagusia kalitatezko enpleguetara heltzeko zailtasunak dituzten emakumeei lan sarbidea eskaintzea da. Martxan jarri dugu Senegaldik ekarritako ehunekin eginiko erropa kolekzioa, Bilboko diseinatzaileek eta elkarteko emakume jostunek eginak.

Hala ere, proiektua ehungintzatik haratago doa: Gorte kaleko 4. zenbakian kokaturiko dendaren irekiaren ostean, leku berean, batasun eta bat egite kulturalerako espazioa sortzea dugu helburu, non mota ezberdinetako adierazpen artistikoak sustatuko diren. Elkartearen beste helburu garrantzitsua, komunitatearen alde eta komunitatetik lan egitea da. Honetarako, moda, komertzio eta formakuntza munduko kolaboratzaileez inguratu gara.

ESPAZIOA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookiesMás información

ACEPTAR
Aviso de cookies